Herritarren Sarea 2010ean jaio zen herriaren norabideaz hausnarketa egin eta herritarren kezkei eta nahiei erantzuteko.

Diagnosia egin ostean, orain horien emaitzak zabaltzen dihardu sareak. Ateratako ondorio eta beharren artean bat aukeratu da lanean hasteko: herrian antolatzen diren ekintzetan herritarren parte-hartzea bultzatzea eta horretarako kanpainak prestatzea.